Esklabu
erremintaria
Sartaldeko oihanetan
gatibaturik
erromara ekarri zinduten,
esklabua,
erremintari ofizioa
eman zizuten
eta kateak egiten
dituzu.
Labetik ateratzen
duzun burdin goria
nahieran molda zenezake,
ezpatak egin ditzakezu
zure herritarrek
kateak hauts deitzaten,
baian zuk, esklabu
horrek,
kateak egiten dituzu,
kate gehiago.