Anemometroa
Albisteak
gosaltzen ditugu hemen,
hilerrietatik
honaldeko eremu hezean,
futbola
estirpatu zioten, hire infartoaren ostean,
bufanda
kentzeke zeraman agureari
erre
zituzten 7 eskale gauerdia jota
eta
ez zuten egunkarietan sartzeko denborarik izan
txinako
berririk ez mermeladazko ogixerrak gosaltzeko
oraindik
inork irakurtzen ez dituen poemak izkiriatzen
eta
estraperloko tabakoa erretzen jarraitzen dugu
Ai! mugalariak bagina
izarrei
gauero begi desberdinez so egoteko
kolakaoan
itotako bost errumaniar
hegalik
gabeko hegazkinaren hondoratzea
ogixerra
ahoratzearekin batera
gerra
etnikoak eta erlijiosoak eta hildakoak
eta beti hildakoak
apunteetan
galduta, hortzorean galduta, buzoan
galduta
Zenduek
badaukazue aurpegia garbitzeko ur garbirik
hor?
badaukazue
aurpegirik?
guk
oroitzen ditugun aurpegiak dauzkazue?
ala
beste batzuk politagoak? polit-
iko
honen deklarazioak eta bestearen erantzun airatuak
telebistan
lebisak eta naikak jantzi bitartean
kalera
irtetea eta 5 gramo amosal erostea kioskoan
besapean
hartzea, gutuna botatzea
(hilerrien
bestalderako bidaian ere
gure
gutunak kontrolatzen dituztela jakin arren)
eta
lantegira, eskolara, potrojorratzera
oraindik
hilerrietatik honaldeko eremu hezean
bizirik
irauteaz pozik
poza
ustela, lizuna eta arrez josia badago ere.
©
Mikel PeruarenaAlbisteak gosaltzen ditugu hemen,

Mikel Perurena
[euskarazko
orrira]