Gaur
beti bezala
ene
pena betikoak zer kolore ote duen
galdetuko
diot neure buruari
eta
haurrak eskola bidean izanen dira dagoeneko
euren
karpetak geografia eta historia zailez beterik
eta
nik ere eskolara joan nahi dut
andereño
batekin maitemintzeko
irratitik
aurrez egindako albisteak emanen dituzte
eta
su-etenak behin eta berriz hautsiko dira
haurrek
margotu itxaropena zulatuz
gaur
beti bezala
hamaika
arrazoi nituzke karrikara jaitsi
eta
hitz ederreko graffitiak margotzeko
meteorologoek
iragarri egun on horretan ez sinesteko
errebolberrez
poema blidatu bat zartatzeko
izan
ere gaur beti bezala
akuarelazkoak
baitirudite karrikek euriepean
eta
beti bezala hegazkinek zerua ehunduko dute
eta
agudo deseginen diren hari zuriak utziko dituzte
kosmologoek
unibertsoa etengabe hedatzen
doala diote
baina
hemen unibertsoa
zapata-kaxa
baten barruan kabitzen da.
Begiak
ireki gabe
egunak
zuribeltzean irudikatzen ditut
eta
ene gogo antzigartuan
mila
bider asmatzen zaitut
eta
beste mila bider ezabatzen
malko
zaurituen haragi bizitan
sentimendu
biluzien bila
instant
galdu baten bila abiatzen naiz
eta
geroak oroituz
iraganaren
uharak lotzen nau
irri
ezezagunak ferekatzen
Lehenbizi
zure begiak ahoa
lepoa
gingila adatsa
sorbaldak
bizkarra bularrak
gero
besapea sabela sexua arrosa
zila
ipurdia aldakak ezpainak
Zestoa
zangoak oinak behatzak
oin
azpiak titiburuak
eta
sorbaldak ahoa bularrak
zure
begiak bizkarra Kemper
Ipurdia
oinak ezpainak
lepoa
zila behatzak titiburuak
zangoak
sexua arrosa sabela
adatsa
aldakak Fresnes besapeak
eta
azkenik esku biluzi bat
zure
izateko era laztatzen.
Goizean
patioko putzu isiletan elkartzen dira usoak
izenik
gabeko egun grisetan
eta
kale bustietako putzuetan irudikatzen ditut
zure
oinetako beltzak bustirik
iragan
galduetako aldirietan arrotz
baina
gaur izenik gabe agertu dira hezurrezko
zuhaitz bustiak
izenik
gabe isurtzen dira estratetako erosta-zotinak
eta
begi tristeak dituzte usoek
izenik
gabe dira zure ferekak ene gorputzean
eta
ezabatuz doaz
izenik
gabe datoz oroitzapenak nonbaitetik
gabon
gaua da arkatzik gabe gelditu den presoarentzat
gabon
gaua gutunik gabeko postontzietan
eta
kartoizko kaxa bustiak dirudite etxe bustiek euripean.
Mikel
Ibarguren
[euskarazko
olerkien orri nagusira]