Bultzi-
Leiotik.
Oi, lur, oi lur!
Oi, ene lur nerea!
Oi, goiz eme,
parre gozoz ernea!...
Arto musker,
mendi, baserri zaarrak;
ale gorriz
abaildutako sagarrak:
oro laiño
mee batek estalia
urrez oro
eguzkiak yantzia...
Nekazari,
gizandi bat iduri
soroan zut:
beyondeizula zuri!...
Zure bazter,
gurazko aberria,
doa zoro
ta (bertan ni) bultzia...
Oi, ene lur,
baninduzu zurea,
zu landu, ta zure
sariz asea!...
Baiñan...
ezin:
beeko bear goriak
narama... Agur
soro, sagar, mendiak!...
Bihotzean
min dut
Bihotzean min dut,
min etsia, negar ixila darion mina,
Amonatxo bat nun,
gaur, enara etorri garaiez aldegina.
Eguzkirik ez dute
Lehiotan zapiak
Haur jolasik ez dago
Gaur zure kalean.
Hodeiek litsuratu,
Itsasoak orro
Izadi bat geldirik,
Gero bat batean
Hots, hots, bizi
on oiñok,
Hots, hots, bizi
on oiñok.
Errezka bi gizonek,
Argizari horiak,
Gorputza, lau bilobok,
Atzetik andreak,
Aiene lorari lau,
Zein dudan larria,
Besoek ez lan arren
Bihotzak nekeak,
Mendea ia betea
Ta ez iraun gorputz
zahar
Beza gogoa goyen
Hi bezain arina.
Ta bezat ni nerea
Dei nazatenean,
Ezin itzal argiruntz
Hagetzeko dira.
Hots, hots, bizi
on oiñok,
Hots, hots, bizi
on oiñok.
Orain larogei urte,
Kale poz gabeok,
Eguzkiak zik onda
Zure haur jolasak
Alaitzen gaur harriak,
Ere bai dira haitzak
Nork lekuzke ez ikusi
Urte urdin ihesak.
Egun zaharrak joanda
Ta berriak etorri,
Gaur poz bihar oinaze,
Noiz burni, noiz
zilar.
Zenbaitek hondamendi
Baitute katea
Lore sorta bekizu,
Goi muinoan zehar,
Hots, hots, bizi
on oiñok,
Hots, hots, bizi
on oiñok.
Bat batean eten da
bizi on hots hori,
gorputza laga dugu
nunbait, al dakit
nun?
Bultza daute barrura
Ñir-ñir
aunitz argik
Ordiantz oh sar nauzu,
Begi lauso ta haurdun
Amonatxo bakarri,
Txalo pum, atean,
Hotz dago, gor entzuten
Zure azken meza
Zerraldoen artetik
Negu gaua idur,
Ez al dator txuluka
Haizeerruki eza?
Hots, hots enegan
bihotz
Hots, hots enegan
bihotz.
Begiok ero ditut
Noranahi doazkit,
Dantzan hasi bat
dagil,
Irudimenean.
Goruntz egik bihotzat,
Otoika lasa hadi,
Ixila sor bat dabil,
Hire barrenean.
Ordu bete luzea
Igaro zan noizbait,
Berriro Elorri jauna,
Besoek hurrena,
Muino baten gainean
Ur ixil bat dakarki,
Pozoina zekan kateak
Hemendik etenak.
Hots, hots, bizi
on oiñok,
Hots, hots, bizi
on oiñok.
Ohol bat jaso ta
ikusi
Dut musu ximela
Barrerantza bizirik
Balirau bezala,
Hots, hots, ager
hadi bihotz,
Hots, hots, ager
hadi bihotz.
Ordu lixar bat biztu
Du neure gau beltzak,
Begioi malko ixil
bat,
Dardarka darite.
Noizbait itxaroka
bi,
Bihur dan bihotzak.
Hots, hots, jauzika
bihotz,
Hots, hotz, jauzika
bihotz.
Agur ohiukariok,
Gorputz ximur maite,
Agur amonatxo
Egun handirarte,
Hots, hots bizi on
oiñok,
Hots, hots bizi on
oiñok.
Lizardi
[euskarazko
olerkien orri nagusira]