Mundua
zabala eta arrotza da
Litezkeen gauzarik
ederrenak
ez dira.
Mezurik sakonenak
ez dira
oraindik esan.
Herrialde gehienak
herrialde
ezezagunak dira.
Ez den zenbat gauza,
ez den
zenbat jende den
munduan.
Ez den herrialdean
sortu ginen
eta, geu ere,
izan, esan gabe doa,
ez garena
gara.
Dena gabezia, dena
atzetasuna,
dena bitartea,
dena hutsaldia, dena
aldartea,
dena lekutasuna.
Eta egiteko gehienak
egiteke ditugu.
Poemarik behinenak
izkiriatzeke daude...
Ez diren gauzak ere
badira.
Bizitza, ez diren
gauzez ere osatzen delako.
[Sarrionaindiaren
menura]