Linguae
Vasconum Primitiae
Nik zita bat nuen
Bernart Etxeparekin,
baina larehunda piko
urtez berandutu naiz.
Harrigarriena da
Bernart Etxeparek
itxadon egin nauela.
Euskal poesiaz galdetu
didanean
esan diot:
euskaldunek (zeure
salbuespenarekin, irakurlea)
ez dute poesiarik
leitzen,
etb ikusten omen
dute eta
bidaia turistikoak
egiten omen dituzte
tropikoetara.
ETB?
Eta etb zer ote den
asmatzen
eta neskameak ekarritako
sagardoa edanez
Axularren zain geratu
ginen.
[Sarrionaindiaren
menura]