Itsas
hegiko gogoeta
Gure oroitzapenak
itsas galeretako
oholak bezala
ez dira
itsas hondoan ezabatzen
ez dute
inongo porturik helburu,
gure oroitzapeank
itsas galeretako
oholak bezala
ur gainean linburutuz
doaz
uhainek eraginak
desegin ezin eta
xederik gabe.
[Sarrionaindiaren
menura]