Adreilu
eta enbor barrikadak
Adreilu eta enbor
barrikadak,
bandera erre eta
egunkari zaharrak,
kehe eta gasolina
usaina.
Gau ikaratua, espaloi
ikaratua,
oihu ikaratuak.
Poliziak beren fusilekin
heldu dira,
ez dute deusere hobetuko
baina nagusituko
dira. Beren tiroek
berriz ere jendearen
bihotza
hestutuko dute.
Kriseilu guziak daude
argi zalantzan
biztu ala itzaliko,
gorputz asko erori
da, zauriak ugaldi dira,
baina ez du ardura,
euria delako,
urak ibaira eramanen
ditu
kaleetako odol galduak.
[Sarrionaindiaren
menura]