II
Galdera
Presoa zelda
bazterrean,
bakarrik mintzatzen
bezala.
Baina ez, armiarma
bati
galdetzen dio "Noiz
arte?".
Armiarma, berehala,
zintzilikatu eta
haria
luzatzen jaisten da.
Eta badirudi hari
luze hori dela
armiarmaren erantzuna.
[Sarrionaindiaren
menura]