Barkaidazue,
baina badira herrenak diren legeak
Badira
isiltasuna bizitzera behartzen gaituzten egunsentiak
Errazagoa
genuke izan ere ez diren herrietan jaiotzea
Poema
eder batean maitatzea
Lurmutur
atlantiarrak argitzen hiltzea
Baina
nekagarria da euria behetik gora ari duela amestea
Eta
Irlanda urrunegi dago gure seinaleak ikus ditzaten
Eta
astiro idazten dugu: zugandik nigana dator beti euria
Hegazti
itsuek habia egin dute zure ohean
Abokatuak
esan dit ez dagoela besarkada arrotz batekin
kontaktuan
jartzerakoan urtzen den begirik
Esan
dizuet, legeak dira, harakinaren aiztoak bezain kamutsak
Ikusi
egin behar nauzu, argiagoa da nire ahotsa orain
eztarrian
hazi zaizkidan sastraken bestaldetik
Ausartagoa
nire letra
Txikia,
patera bat poliziaren helikopterotik bezalakoa
Euriak
gorroto irakurgaitzak daramatza haitzetara
Eta
gutun bustiak harriak balira bezala jausten dira gure teilatu gainetara
Esan
dizuet, errazago genuke izan ere ez diren lekuetan jaiotzea
Ozenago
egin beharko genuke orru agian, sasiak erre
Berba
bakarreko pankartarako pintura ekarri
Itsas
gaineko bide bat bezain ederra
Zelaien
ederra, muinoen atzekaldean galtzen diren telefono hariak
Beti
nahi izan du harriak eskuaren askatasuna
Esan
dizuet, lege herrenak.
Iñigo
Aranbarri
[euskarazko
orrira]