Harrika
hildako miceleta
Pausa
pinpilin,
pinpilin
pausa
cola
coleta
mari
coleta,
mauri
celeta,
zer
bidegabe kometitu huen
hik,
koloretako
miceleta,
baldin,
jada
jaiorik,
(baina
nori eskatu hion jaioceko
baimenik?)
lote
baten bainean...
pausa...
bi
pausa...
pausatu...
ba...
hin...
zen...?
Nola
jakinen huen
lore
hura
konkretuan
landaturik
zegoela?
Uia
Apia,
Zugarramurdi,
Dachau,
Gernika,
Ai,
ene fede apurraren,
706.755
egunekin
jaioa,
eta
10.646
egun geroago
bir
hila!
Kripto
eta kripto,
ni,
kristograma!
Kale
Artean
askaotik
sendejara
bilbaon
esperanza
oso
mehar, ilun eta laburra
da.
Espainiako
Poeta
Antón,
Antón
o más,
Antón
no más,
Antonomás
Machado,
Espainia
da
sabel
izugarri bat,
doloretan,
odoletan,
hilori
trite batez
erdicen
dena.
Zu,
aita,
zu,
Antonomas
Machado,
eta
zure
hilori
emazurza
Herriaren
izenean,
noiz
barkatuko dizuet?
Kriselu
Ez
bakarrik odolak
zinetan
irakin
begira
gazteriak
egiten
zer dakin
egiaren
mesede
Jarrai
eta ekin
Euskadi
argitzeko
kriselu
batekin.
Gabriel
Aresti
[euskarazko
olerkien orri nagusira]