Begira
egien
Begira egien berriro
masustei
horma moreak egiten
bideari
soseguan ixiltasuna
brodatzen Ainhoa
bete ezan horrela
udaren adar gorrietatik
eskegita dagoen arratsa
ez ditun
gela hutseko etxean
aurkituko
ez ditun
sentituko geroan
hire begietako erle
urdinak elikatzen
hire aho multiplikatuen
antsiak
zaintzen Ainhoa
baina ez dun esan
behar brodatzen
(bordatzen bordatzen
esten zinaten irule
panpalak)
Ainhoa ile beilegi
ispilu ttipiaz orrazten.
Bernardo
Atxaga.
[euskarazko
olerkien orri nagusira]