III
(San Pedro bezperaren ondokoak)
Nik
maite dudan jendeak
nik baino gutiago maite nau.
Nik
maite dudan jendea
ez
zait inoiz,
arratsalde
euritsu batez,
lantokira
aterki batekin etorri,
busti
ez nadin,
ez
da nik esan dudanez gogoratzen
ez
nau gauza mirakulos bat bezala begiratzen
ez
du nigan itsuki sinesten
ez
du ene beharrik sentitzen.
Horregatik,
horrexegatik,
zu,
aterkia
eskuan,
portalaren
alboan,
beste
seinalerik gabe,
ezagutuko
zaitut,
hainbat
aldiz,
zaparrada
baten harian,
aterkia
eskuan,
norengana
jo ez zenekizularik,
zeure
besoaren eta aterkiaren
tristeziaz
negar
egiten zenuen
hori.
Eta
erakutsiko dizut
neure
besoen epela
neure
soinen zorrotza
izarren
isila
anemonen
apala
La
Séoubeko goizen sekretua
artaldetik
urrun dabilen bakartiaren
oihua.
Eta
zuk,
aterkiaren
gauaren pean,
euriaren
azpian ezkutatutako xoko samurra,
lagunen
arteko marmario amankomuna,
zakurren
laztanen biguna
etorkizunaren
esperantza bildurgabea
bi
izatearen zoriona
irakatsiko
didazu.
Eta
ni izango naiz leiho irekia
eta
zu gaua,
aterki
beltz,
haundi,
herdoiltu
baten pean.
VII
Euria
ari du.
Putzu
berbera
mila
aldiz hustua eta
tantoka
tantoka
betea.
Ba
dohaz maldaz behera
seietako
langileak,
sudur
muturra hotzik,
eskuak
patriketan.
Hatsak
markatzen duen
bide
zuria,
alkotoizko
ametsa,
norabaitera
doan bideari
jarraikituz.
Honelako
goiz batez oroitzen naiz,
neure
haurtzaroaren,
beti
bueltaka dabilkidan
haurtzaro
zorigaitz haren
goiz
batez.
Langileen
botak altxatako
haize
hotzak esnatu ninduen,
neguko
izotzak bustia nengoen
eta
xori beltza,
haundi,
baten
hegal haundiek
urratzen
zidaten aurpegia.
Honelako
goizalde batez oroitzen naiz,
isiltasunez
eta hotzez
kargatutako
goiz batez.
Eskua
luzatu eign nuen
eta
ez nuen ezer ikutu.
Orduan
ulertu nuen
ez
nuela mendirik mugituko,
itsasorik
erdibituko
eguzkirik
itzaliko.
Honelako
goizalde batez oroitzen naiz,
isiltasunez
eta hotzez kargatutako goiz batez.
Arantxa
Urretabizkaia
[euskarazko
olerkien orri nagusira]