Lagun
lirain bati
Malkoak
darie
ene begioi,
bitsa
arroketan
erasotzen gaituzten uhin berde atseginei,
odola,
aldiz,
ene
nahikunde panpoxari,
orain
itsaso
lehorrerantz noalarik
ezak
zurrupatuta,
desirak
baldartua,
amildegi
honetan behera
maitasunaren
zalantzak
bultzatua.
Allegro
goibel honetaz narama
tristeziak,
zure
gorputz
sendo,
polit, beltzaran,
azal
leunaren
nahiak,
ene
besoarteko
eguzkiprintz
bero antzo
zure
sotiltasunaren
finak,
zure
ezpain,
zure
ile eta
begien
indarrak.
Zuhaitz
tinko,
kemena,
amodio
garaitezina.
Oi
Ene Maite Begi Berdeko
Neke
neke eginda
begiratu
zaitut gaur
goizean
gau
osoa
zutaz
gogoetaka eman eta gero
ustekabez
agur egin didazunean
pasabidean,
orduan
zure
begi berde
ederrek
dardarazi
naute,
eta
joan zatzaizkidalarik
ostera
ere
nigar
eragin.
Andolin
Eguzkitza
[euskarazko
olerkien orri nagusira]