Epai-aretoko
axedrez taulak premiaz mugitzen dira
erortzen
etsipenez gartzelarien giltzak
eguna
ixterakoan
eta
partitzeko tenorea
kanpai-ahoak
adierazi zuenean
lurrenaren
erreinuan berandu hitza
iltzatu
egin zen;
orduan
zerraldo erori ginen
maindire
jelatuen artera
bele-izpiritu
zuten bost aingerurekin oheburuan.
Trenen
inkontru-puntuan
helmuga
finitzear
karramarro-parentesiaren
zirriborro
artean.
Tronoak
zurbilduz zihoazen
lilura
ezin mingarriagoz
ajea
daraman iragan eternalaren
e-sa-ne-ta-ra
eta
su ororen puntualitateaz
botere
ezkutuak ortzemugak
izozten
zituen heinean
berunezkoak
bihurtzen ginen
berunezko
iruditxoak.
Kaio-hegoaren
itsas-itzal
bare-dongea
arrats
beheraren bakoitzean
beti
inguru-minguruka
kaio-hego
negu-gris ezabatuaren
oren
geldia
Ez
dakite izarrek lau behatzetatik esnea darienik
gure
aho lokartuetaraino
erroek
lurra sostengatzen dutenik haien hatzaparrez
Ez
dakigu gauzek ezpain iz mugitzeke lore-hitz sotilak
zuzentzen
dizkigutenik
argia
iraungiezina denik
arraroaren
derra
naturaleza
errebidatze zirkular-etengabearen zergati izkutua
poesiaren
mezu gordea
inozentziaren
zoriona
Ez
daki ilargiak harilkoa denik eta denporapasan goruaz
hontzak
gau-jagole denik
Ez
dakik bihar elkar aurkituko dugunik.
Amaia
Iturbide
[euskarazko
olerkien orri nagusira]