Joseba Sarrionaindia

Iurretan jaioa 1958. urtea. Filologia ikasketak egin zituen eta Fonetika irakaslea izan zen UNEDen. Bere lehenengo idazkiak Pott, Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin, Oh Euzkadi, Ibaizabal eta Egin-en idatzi zuen.
Lehenengo liburua Izuen Gordelekuan Barrena poema bilduma izan zen. 1980. urtean ETA kidea izateagatik gartzelaratu zuten. 1985. urtean Martutenetik ihes egin zuen San Fermin egun batetan. Handik aurrera mundutik zehar dabil liburuak eta idatziak bidaltzen.
- Narrazioak
- Atabala eta euria
- Ifar aldeko orduak
- Ez gara geure baitakoak
- Han izanik hona naiz
- Ni ez naiz hemengoa
- Marginalia
- Kartzeleko poemak
- Marinel zaharrak
- Hnuy illa nyha majah yahoo
- Hitzen ondoeza

Itzulpenak:
- Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak
- Hezurrezko xirulak
- Wast Land
- Marinela