Anemometroa
Albisteak gosaltzen ditugu hemen,
hilerrietatik honaldeko eremu hezean,
futbola estirpatu zioten, hire infartoaren ostean,
bufanda kentzeke zeraman agureari
erre zituzten 7 eskale gauerdia jota
eta ez zuten egunkarietan sartzeko denborarik izan
txinako berririk ez mermeladazko ogixerrak gosaltzeko
oraindik inork irakurtzen ez dituen poemak izkiriatzen
eta estraperloko tabakoa erretzen jarraitzen dugu
        Ai! mugalariak bagina
izarrei gauero begi desberdinez so egoteko
kolakaoan itotako bost errumaniar
hegalik gabeko hegazkinaren hondoratzea
ogixerra ahoratzearekin batera
gerra etnikoak eta erlijiosoak eta hildakoak
                eta beti hildakoak
apunteetan galduta, hortzorean galduta, buzoan
                                    galduta
Zenduek badaukazue aurpegia garbitzeko ur garbirik
                                hor?
badaukazue aurpegirik?
guk oroitzen ditugun aurpegiak dauzkazue?
ala beste batzuk politagoak? polit-
iko honen deklarazioak eta bestearen erantzun airatuak
telebistan lebisak eta naikak jantzi bitartean
kalera irtetea eta 5 gramo amosal erostea kioskoan
besapean hartzea, gutuna botatzea
(hilerrien bestalderako bidaian ere
gure gutunak kontrolatzen dituztela jakin arren)
eta lantegira, eskolara, potrojorratzera
oraindik hilerrietatik honaldeko eremu hezean
bizirik irauteaz pozik
poza ustela, lizuna eta arrez josia badago ere.
 
© Mikel PeruarenaAlbisteak gosaltzen ditugu hemen,

© Mikel Perurena
 
[euskarazko orrira]
index mail