Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
Urontzi bat naiz,
noraezean dabilen urontzia.
Mila arroken kontra jo dut baina beti korronteak
zure kostaldera narama.
Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
Zu gabe ez naiz ezer.
Zu gabe zertarako bizi.
Bizitza hontan ditudan helburu guztiak
ez dira ezer zurekin konpartitzen ez baditut
zeren eta...
Zure begiek mintzen naute
zure ahoak beldurtzen nau
niretzako nahi zinduket
sentimendu mugaezina.
Mikel Markez
 
[euskarazko olerkien orri nagusira]
index mail