Make your own free website on Tripod.com
Poetaren bihotz
amodiozaleak
maite nahi...
eta ezin.
Asunaren igurtzi
nimbarriak
ximurtu dizkio
bihozmin tolesdurak.
 
Belardiaren alfonbre berdea;
urrun
nabardura gris, urdin, zuriskak.
Murru zaharkituak erdi erorian;
kolore arrea;
erraldo gizaldiz gizaldi aitonduak.
-Nahi?-
Lore bat eskeiniz horma gibeletik
haur batek:
krabelina esku-ahurretan.
 
Hileta luzeak Errezilen...
Ateak itxita,
leihoak
oihal beltzez estalita,
zakurrak isilik:
agonia kanpaia
ilargi-alai osoan...
 
Ixilik daude
basoak,
isilik ateak,
ixilik gurdiak,
isilik bideak;
ixilik hostoak,
usoak,
oiloak,
txoriak,
abereak oro;
isilik haizea:
zinzilik
teilatuertzetatik,
zuhaitzadarretatik,
tantatatik,
zuntaitatik,
esolatatik,
zintzilik
gorpu pusketak.
 
Orain, azken hitzak
egia bakarrik
maitatzera
eramango nau.
Itsasoak, beti,
amodiozko kantak:
urez ur,
uhinez uhin,
ezinezko amorantea
entseiatuz.
Erori zatzaizkit
erori
besoetatik:
gehiegizko zama.
Juan Kruz Igerabide
 
 
 
  mail