Make your own free website on Tripod.com
Mundua zabala eta arrotza da
Litezkeen gauzarik ederrenak
ez dira.
Mezurik sakonenak ez dira
oraindik esan.
Herrialde gehienak herrialde
ezezagunak dira.
Ez den zenbat gauza, ez den
zenbat jende den munduan.
Ez den herrialdean sortu ginen
eta, geu ere,
izan, esan gabe doa, ez garena
gara.
Dena gabezia, dena atzetasuna,
dena bitartea,
dena hutsaldia, dena aldartea,
dena lekutasuna.
Eta egiteko gehienak egiteke ditugu.
Poemarik behinenak izkiriatzeke daude...
Ez diren gauzak ere badira.
Bizitza, ez diren gauzez ere osatzen delako.
 
[Sarrionaindiaren menura]
index mail