Make your own free website on Tripod.com
KIROMANTZIDXA
Ekarrixu eskumako eskue, amen iñok estotzu ainke eingo ta.
Onutzatxuau, baña ikumille eees!
Sabaldu eskueeee ta lusetu atzamarrok...
Es billurtu,
Beittu eingu zure biximorue...
Aber...
Arradxak ondo markaute dekosus!
Ensegida esangotzut,
Dana lanbrotute ikustot paña...
Estakipa, estakipa...
Au etxate bape gustetan, eee!
Or tiro artien saus
Itzelesko miñekin ikusten saittut
Ortxe, urriñ orretan...
Gustau bapez ta bestior kartzelako auluen esasus ba!!!
Setan sabix ba gixajuori??
Maittasunek danak urriñek!
Soridxonak danak laburrek!
Lagunek, asko ta asko ildde jooosaus...
Beti bursbera saus ta,
ser ein eteosu ba orrenbeste sufrikarisxo ereitteko!
Ta errematerako, datosen egunek pe geruau ta txarrauek!
Iigerri esin dduana da aegaitik!
Apur bat alperra sara baña sentzundune, sintzue,
Jentiek maitte saittu baña larrei sufridu bikosu
Arrasoi sakonen bat dekosu suk nunun
baña esineike igerri seiñ ddan!
Gobernue bere indder gustidxekin dator seure kontra
Polisidxak juesak bankeruek danak seure atzetik!
Kontuek atara sein ete da ba sure erru larridxori!
Orraikiño nungotarra zara baña?
Ara ba, karo!
Esara ba euskaldune?
Euskeldun jaidxo eskero
Esta arritzekue gero
Suerte eskasas bisitzie!
Euskeldune saaratarra ixetie indidxue ixetie ero baltza ixetielakue da!
Eneuke egon gure seure kolkuen!
Esaittes geldittu egundo losorruen
Deskantzu barik ibili bikosu
Baña esaiesala egundo arrapau ustebakuen
Se edonun ta edonos akabauko saittue, ondo aittu ostesuuuu???
Orrenbestegas kitto nire esatekuek berreun peseta baño es
Ondo merkie eee,
Kalien dabixen presidxuekas konparetan bosu!
Semapida ba bisitzeko!
Dana dala nik soritxarrari deskuentue eittotzet
Ta ain melankoliko gerau esaittesen
Kafe bat atarakotzut keie daridxola
Kanpoko lanbruartera urtedxeran urdaille sikiera epela eruen deixun
Eta kontus ibili ortisier
Se ixen be ondo sorue da mundu au bixi gariena!
                                       Joseba Sarrionaindia
 
[Sarrionaindiaren menura]
index mail