Itsas hegiko gogoeta
Gure oroitzapenak
itsas galeretako oholak bezala
ez dira
itsas hondoan ezabatzen
ez dute
inongo porturik helburu,
gure oroitzapeank
itsas galeretako oholak bezala
ur gainean linburutuz doaz
uhainek eraginak
desegin ezin eta
            xederik gabe.
[Sarrionaindiaren menura]
index mail