Make your own free website on Tripod.com
Hilarri izkribua I
Halan suertatu eta hil banaiz,
goroldio eta lur azpiko
zoko honetara sartu banaute,
hegoizeak ene
lekua aurkitzen ez badu,
belar sustrai tipien
hazkurea ere senditzen ez badut,
bene benetan hilik banago
bizitza ez zait hainbeste artura.
                                       Joseba Sarrionaindia
 
[Sarrionaindiaren menura]
index mail