Make your own free website on Tripod.com
Gartzeleko goiza
Hemen guade guziak, hormaren kontra,
beti hementxe egon bagina bezala,
haizeak hautsa altzatu eta egunkariak
aidean endregauaz hausten dituelarik.
Gezalak apurka apurka herdoilduko ditu
leihoetako burdinak esan du norbaitek.
Basahate saldo bat doa hegatsez
alturan sokarik luzeenaren lerroa marraztuaz.
Gero isil isilik gaude guziak
eta, batbatean, euria hasi da,
gutariko bat hil zen egunean bezala.
[Sarrionaindiaren menura]
index mail