Make your own free website on Tripod.com
Adreilu eta enbor barrikadak
Adreilu eta enbor barrikadak,
bandera erre eta egunkari zaharrak,
kehe eta gasolina usaina.
Gau ikaratua, espaloi ikaratua,
oihu ikaratuak.
Poliziak beren fusilekin heldu dira,
ez dute deusere hobetuko
baina nagusituko dira. Beren tiroek
berriz ere jendearen bihotza
                 hestutuko dute.
Kriseilu guziak daude argi zalantzan
biztu ala itzaliko,
gorputz asko erori da, zauriak ugaldi dira,
baina ez du ardura, euria delako,
urak ibaira eramanen ditu
                          kaleetako odol galduak.
[Sarrionaindiaren menura]
index mail