Make your own free website on Tripod.com
 
Amaren Bularrak
 
Amaren bularrak, haurraren janari,
haurraren negarrak, beti hunkigarri,
baratz honen erdian, goseak nago ni,
zure bular laztanen aintzin ta egarriz.
 
Zure bular politak, zerrien jostailu,
edertasuna kontuz, gorderik behar du,
zaude isilik haurra, ez egin negarrik,
munduak ez du eta malkoen beharrik.
Handitzen zeranean, ikasiko duzu,
isilik egoiteak zenbat balio du,
jarrai zure bidetik, honela honela,
gauza denen gaineik, haizea bezala.
Herrikoia
 
 
Mendian Larrartean
 
Mendian larrartean aurkitzen da loretxo bat
aurrean umetxo bat loretxoari begira
loreak esan nahi dio, umetxo, aska nazazu,
jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko.
Umetxoak ikusirik, lorea ezin bizirik,
arantzak kendu nahi dizkio bizi berri bat eman.
Orduan izango bait du indarra eta kemena
orduan emango bait du ugari bere fruitua.
Herrikoia
 
[euskarazko olerkien orri nagusira]
index mail