Harrika hildako miceleta
Pausa pinpilin,
pinpilin pausa
cola coleta
mari coleta,
mauri celeta,
zer bidegabe kometitu huen
hik,
koloretako miceleta,
baldin,
jada jaiorik,
(baina nori eskatu hion jaioceko
baimenik?)
lote baten bainean...
pausa...
bi pausa...
pausatu...
ba...
hin...
zen...?
Nola jakinen huen
lore hura
konkretuan landaturik
zegoela?
Uia Apia,
Zugarramurdi,
Dachau,
Gernika,
Ai, ene fede apurraren,
706.755 egunekin
jaioa,
eta
10.646 egun geroago
bir
hila!
Kripto eta kripto,
ni,
kristograma!
 
Kale Artean
askaotik sendejara
bilbaon
esperanza
oso mehar, ilun eta laburra
da.
 
Espainiako Poeta
Antón,
Antón o más,
Antón no más,
Antonomás
Machado,
Espainia da
sabel izugarri bat,
doloretan,
odoletan,
hilori trite batez
erdicen
dena.
Zu,
aita,
zu,
Antonomas
Machado,
eta zure
hilori
emazurza
Herriaren izenean,
noiz barkatuko dizuet?
 
Kriselu
Ez bakarrik odolak
zinetan irakin
begira gazteriak
egiten zer dakin
egiaren mesede
Jarrai eta ekin
Euskadi argitzeko
kriselu batekin.
Gabriel Aresti
 
[euskarazko olerkien orri nagusira]
index mail