Begira egien
 
Begira egien berriro masustei
horma moreak egiten bideari
soseguan ixiltasuna brodatzen Ainhoa
bete ezan horrela
udaren adar gorrietatik
eskegita dagoen arratsa
ez ditun
gela hutseko etxean aurkituko
ez ditun
sentituko geroan
hire begietako erle urdinak elikatzen
hire aho multiplikatuen antsiak
zaintzen Ainhoa
baina ez dun esan behar brodatzen
(bordatzen bordatzen
esten zinaten irule panpalak)
Ainhoa ile beilegi ispilu ttipiaz orrazten.
Bernardo Atxaga.
 
 
[euskarazko olerkien orri nagusira]
index mail