Hizkuntzagatik sailkatutako olerkiak

Nik maite dudan jendeak nik baino gutiago maite nau. Nik maite dudan jendea ez zait inoiz, arratsalde euritsu batez, lantokira aterki batekin etorri, busti ez nadin, ez da nik esan dudanez gogoratzen ez nau gauza mirakulos bat bezala begiratzen ez du nigan itsuki sinesten ez du ene beharrik sentitzen. Horregatik, horrexegatik, zu, aterkia eskuan, portalaren alboan, beste seinalerik gabe, ezagutuko zaitut, hainbat aldiz, zaparrada baten harian, aterkia eskuan, norengana jo ez zenekizularik, zeure besoaren eta aterkiaren tristeziaz negar egiten zenuen hori. Eta erakutsiko dizut neure besoen epela neure soinen zorrotza izarren isila anemonen apala La Séoubeko goizen sekretua artaldetik urrun dabilen bakartiaren oihua. Eta zuk, aterkiaren gauaren pean, euriaren azpian ezkutatutako xoko samurra, lagunen arteko marmario amankomuna, zakurren laztanen biguna etorkizunaren esperantza bildurgabea bi izatearen zoriona irakatsiko didazu. Eta ni izango naiz leiho irekia eta zu gaua, aterki beltz, haundi, herdoiltu baten pean.  Arantxa Urretabizkaia

Euskerazko olerkiak hemen agertzen dira

Ingelesez dauden olerkiak hemen

Bere tamainagatik, erderaz dauden olerkiak artxibo ezberdinetan bananduak izan dira. Hemen sakatuz  orri horretaraino hel daiteke, eta han olerkilariak aukeratu.

Nahi duzuna zerbait bidali eta argitaratua izan dadin ba da hemen duzu aukera.

  mail